Bizitzaren Harremanak


 


 BIZIDUNEN HARREMANAK 

 Bizidunak ez gara bakarka bizi, horrela bi motatako harremanak bereizten ditugu.








ESPEZIE BEREKO BIZIDUNEN ARTEKO HARREMANAK




Hainbat bizidunek espezie bereko kideekin taldean bizitzeko joera dute,ugaldu eta espeziearen iraupena ziurtatzeko. Joera horri gregarismo deritzo.
Adibidez: txinpantzeak, izakiak...


*Hauek dira taldeak:
 








FAMILIA: Sexu desberdinetako izakiak ugaltzeko eta kumeak hazi eta zaintzeko elkartzen direnean,familiak osatzen dituzte. 
Adibidez kastoreak...




 

SARDA: Atunek sarda edo talde handitan bilduta migratzen dute.                  Adibidez:Atunak...                                                                                    





KOLONIA:
Elkarrekin bizi diren espezie bereko izaki bizidunen multzoari kolonia deritzo.
Adibidez: Koralak, itsas belakiak...koloniatan bizi dira.













 SOZIETATEAK:

Taldeko indibiduoen artean funtzioak  argi eta garbi banatuta daude eta kide horiek sozietatea osatzen dutela esatan da. 
Adibidez: erleak, inurriak...
Erlauntzan erle erreginak arraytzak erruten ditu, erle langileak emeak dira eta erlemandoak arrak erregina ernaltzea da euren eginkizuna.   
                                                                                                                                        



                       




ESPEZIE DESBERDINETAKO BIZIDUNEN ARTEKO HARREMANAK

                                                          ***********************

Espezie bakoitzak lortzen dituen onuren eta kalteen arabera, hainbat harreman mota era daitezke espezie desberdinetako bizidunen artean






.-HARRAPARITZA: harrapariak beste espezie batzuetako kideak harrapatu eta jaten ditu.  Adibidez: lehoia, arranoa...

.-PARASITISMOA:  espezie batek bestea kaltetzen du. Adibidez: sorriak...

Bi harreman horietan batak onura du eta bestea kaltetzen du.


.-KOMENTSALISMOA : harreman horretan espezie batek onura lortzen du baina besteari ez dio kalterik eragiten.  Adibidez: erromeroa eta marrazoa.


Harreman honetak batak onura du besteari kalterik egin gabe.


.-MUTUALISMOA: harreman honetan partaideen artean onura ematen da, inorik kalterik sortu gabe.  Adibidez: erlea eta lorea...

.-SIMBIOSIA:  bi espezie elkartzen direnean bat sortzen da.
Harreman hori estua eta iraunkorra izaten da. Adibidez: alga eta onddoa.

Bai mutualismoan bai simbiosian harremanetan bi partaideak onura dute, inork ez du kalterik.










                     

No hay comentarios:

Publicar un comentario