Ornodunak (Vertebrata) kordatuen barneko azpifilum bat da, euren berezitasuna ornoak izatea delarik, bizkarrezur bat osatuz. Ornodunen eboluzioa Kanbriarreko leherketan gertatu zen, Kanbriar garaian. Ezagutzen den lehenengo ornodunaMyllokunmingia da. Bizkarrezurreko hezurrek orno izena hartzen dute. Ornodunenakordatu filumeko azpifilumik handiena da eta intsektuak eta antzekoak kenduta familiarrak diren animalia gehienak talde honetakoak dira. Bere garaian klasifikazio linneanoan plantae eta vermes ez ziren izaki bizidun guztiak (anfibioak, narrastiak,hegaztiak, arrainak eta ugaztunak) gaur egun ornodunen barruan kokatzen ditugu. Gizakia ere (Homo sapiens) talde honen barnean sartzen da.
Azpifilumaren ezaugarriak dira era berean gihar sistema bat edukitzea eta nerbio sistema zentral bat izatea, bere parte bat bizkarrezurraren barnean kokatzen delarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario